XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AGINDUA, 1988.eko abenduaren 7koa, Lan eta Gizartesegurantza Sailarena, 1988.eko abenduaren 14erako iragarritako greban elkartearen funtsezko zerbitzuak bete daitezela bermatzen duena.

Euskal Autonomi Elkartean ihardun eta ordezkotzarik gehien duten sindikatuek, guztientzako izango den grebaegun baterako deia egin dute 1988.eko abenduaren 14erako.

Autonomi Elkarteko eremuan, ekonomi alor guztiak, langileen eta funtzionarien iharduketa guztiak hartzen ditu deialdi horrek, eta ondorioz, denen jakinean luzaezinezko premiazko zerbitzuak betetzeko erantzukisuna duten enpresa eta organismoengan eragina dauka.

Deialdiaren xede diren langileek daukaten grebarako oinarrizko eskubidearen iharduna, ezin da herritarrek ere dituzten oinarrizko beste eskubideen kaltetan izan eta eskubide-aurkaketa hori, Konstituzioko 28.2 artikuluak agintzen duen bezala, elkartearen funtsezko zerbitzuen ihardunari eustea bermatuko duten baliapideen bidez, ahal den neurrian, baztertu eta gutxiagotu egin behar da, horrela, Konstituzio Auzitegiaren 1981.eko apirilaren 8ko epaian esaten den moduan, liskarrean dauden funtsezko eskubideetatik bat bakarrik ere, batetik langileek grebarako daukaten eskubidea eta bestetik herritarrek oinarrizko eta utziezinezko izaera duten prestazioak jasotzeko duten eskubidea, edukinik gabe gera ez dadin.

Horregaitik, eta deialdi horren eraginez ukituta gera daitezkeen zerbitzuak funtsezkoak direla aldarrikatzeko berarizko arau biderik finkatu ezinik, eta are gutxiago bete beharreko gutxieneko zerbitzu zehatzak zeintzuk diren zehaztea, deialdia egin duten sindikatuen eta deialdia jaso duten langileen herriarekiko begirune eta erantzunkisunari dei egiten zaie, bakoitzari dagozkion enpleatzaileekin bat etorriz, elkartean funtsezkotzat jo daitezkeen zerbitzuak jarri eta bete ditzaten; bide horretatik, oinarrizko eskubibide baten bidezko erabilpenaz baliatuz, maila berdineko beste era bateko eskubideak arrazoizko mugaz kanpo kaltetuta gera ez daitezen, horiek bermatzea gizarte osoaren zeregina denez.